Haurreskolak

Mungiako Txanogorritxu haureskola

Hemen ezagutuko dituzue Mungiako Txanogorritxu haureskolako zenbait datu, non zuen umeek ikasten eta ondo pasatzen haziko diren.

Bekak eta familientzako laguntzak. Eusko Jaurlaritzako hezkuntza sailak baimendutako Txanogorritxu haur eskolak

Eusko Jaurlaritzak eskaintzen dituen diru laguntzekin, umeen heziketa gastuei aurre egin ahal izango diezue. Eskolako material erosketak, janaria eta zentroko kuotak ordain daitezke laguntza hauei esker. Mungiako Txanogorritxutik izapideak betetzen lagunduko dizuegu, goza dezazuen.

[+] Informazio gehiago

300 metro karratu eta patioa duen lokal batean kokatuta dago Mungiako Txanogorritxu haureskola. Honi esker umeek gune zabaletaz goza dezakete haien zaintzetarako eta klase ezberdinetan bananduta egon ahal izateko.

Mungiako Txanogorritxu haureskola Aita Elorriaga kalean dago, Mungiako autobidetik gertu. 200 metrora bi udal parke daude, 100 metrora doako parkina eta 110 metrora Mungiako autobus geltokia.

Mungiako haureskolara heltzeko ez dago inolako arazorik herrialdeko auzokideentzako ( Atxuri, Belako, Billela-Birle, Emerando, Iturribaltzaga, Larrabizker, Larrauri, Laukariz, Markaida eta Trobika)

Ikasgelak:

  • 0-1 urte bitarteko ikasgela bat
  • 1-2 urte bitarteko ikasgela bat
  • 2-3 urte bitarteko ikasgela bat
  • Barneko jolas patioa
  • Kanpoko jolas patioa
  • Jantokia/zenbait ekintzetarako gela bat

Mungiako Txanogorritxu Haur Eskoletakoko abantailak:

  • Material seguruak
  • Hezkuntza-proiektu paregabea
  • Dieta orekatua
  • Web cam-ak
  • Ozonizazioa, ingurune garbiko kalitatea
  • Zoru-erradiatzailea, ingurune erosoa
  • Leku zabaleko haureskola
  • Arreta goiztiarreko lan taldea
  • Tituladun hezitzaileak
  • Hizkuntzak
  • Psikomotrizitate estimulazioa
  • Haurren keinu komunikazioa
  • Guraso eskola eta familien formakuntza
  • .