Haurreskolak

Leioako Txanogorritxu haur-eskola

Ezagutu ezazu Leioako Txanogorritxu haur eskolako giza taldea. Bertako langile guztiak profesionalak eta titulatuak dira haur heziketako zenbait arlo ezberdinetan eta hauekin duten zerikusia.

Txanogorritxuetako haureskoletan lan egiten duten hezitzaile guztiak gaur egungo araudien araberako titulua daukate

Eta haien poztazuna, sentikortasuna, erantzukizuna eta profesionaltasunagatik bereizitzen direla.

Leioako Txanogorritxu haureskolako giza taldea osatzen dute; haur hezkuntzako titulatuak, psikologian lizentziatuak, soziologian titulatuak, goi-mailako teknikariak eta haurtzain laguntzaileak.

Gure hezkuntza-lana bermatzeko etengabeko garapenean daude gure profesionalak, lantalde eta etengabeko formakuntzari esker (psikomotrizitatea, psikologia, lehen laguntzak eta haur masajeak).

Hezitzaile talde hurbila eta profesionala

  • Hezitzaile, haur eta familien artean hurbiltasun giroa eta etxekotasun giroa sortzea.
  • Profesional onenak identifikatzeko, kontratatzeko eta atxikitzeko ahalegin etengabea (urtero berrikusitako ehunka profil, egindako dozenaka elkarrizketa, etab.)
  • Funtsezko ezaugarrietan arreta jartzea: bokaziozkoak, inplikatuak, profesionalak, ziñoak, teknikariak
  • Lehen laguntzako prestakuntza
  • Diseinatutako larrialdi-protokoloak

Horretaz gain hauek ere ditugu:

  • Haur psikologo eta pedagogoa, garapen atzerapenak antzematen eta ekiditen laguntzen gaituena.
  • Haurren arteko kutsatzeak murrizteko eta osasun eta garbitasun baldintzak hobetzeko, osasun arloko profesionalak.
  • Familien, irakasle eta haurren arteko harreman familiarra sendotzeko soziologoa.