
Txanogorritxu haurreskolen ordutegiak
haur-eskola guztiak ordutegi oso zabala daukate, 07:30 tik 20:00 -ra. Modu honetan edozein motatako familien beharrizanak asetzen saiatzen gara. Gainera urte osoan zehar irekitzen dugu (Egutegiko jai egunak izan ezik).
Lanaldi profesionalei egokitutako egutegi zabal eta malgua
Lanaldi eta familia bizitza bateratzeko zailtasunaz kontziente izanik, Txanogorritxu haur-eskolaek ordutegi zabal bat eskaintzen dute, 07:30 tik 20:00 -ra, asteburu eta egutegiko jai egunetan soilik itxita.
Txanogorritxu haur-eskolak urte osoan irekita egoten dira, abuztua barne, abuztuko asken astea izan ezik, non lan kurtso berrirako gure instalazioen kondizionamendua egiten dugun.
Dituzten beharrizan edo lanaldiaren arabera, familia bakoitzak haur-eskolaren ordutegia diseinatu ahal du. Gomendagarria da, umea gutxienez 4 ordu Haurreskolan egotea gelako erritmo eta ekintzetara moldatzeko eta zentroko egonaldia aprobetxa dezan, eta gehienez 7/8 ordu egotea bere familiaz ere goza dezan.
Haurreskolatik lanera heltzea ezinezkoa den kasuetan, ordutegia gehienez 9/10 ordutara zabaldu ahal izango da. Aukera hau bai zentro bai familiaren aldetik ziurtatu egin behar izango da, eta kasu bakoitzerako era pertsonalizatu batean burutuko da.
Tik | Ra | Azalpena |
07:30 | 09:30 | Sarrera eta jolas askea |
09:30 | 11:00 | Ekintzak |
11:00 | 11:30 | Garbiketa |
11:30 | 11:45 | Irteera / Sarrerak |
11:45 | 13:00 | Bazkariak |
13:00 | 13:30 | Garbiketa |
13:30 | 14:00 | Irteera / Sarrerak |
13:30 | 15:00 | Siesta |
15:00 | 15:30 | Aseo |
15:30 | 16:00 | Irteera / Sarrerak |
16:00 | 16:45 | Askaria |
16:45 | 19:00 | Ekintza gidatuak + Irteerak |
