Nortzuk Gara

Familia + Haurreskola

Haurren garapen zuzenarentzat mesedegarri izateko, hezkuntza familia eta zentroen artean partekatua eta osagarria izan behar da.

Gure haurreskoletan lan egiten duten profesionalen eta familien arteko eguneroko erlazioa sustatzen dugu. Hori dela eta gure txikien familiekin erlazio estu eta pertsonal bat izatea gogoko dugu.

Txanogorritxu haurtzaindegi – Txanogorritxu haur eskolen heziketa familien osagarria da beti, inoiz ez hauen ordezkoa, hauek beti dira haurren lehen eta lehentasunezko hezkuntza arduradunak eta.

Familiekin era ireki eta natural batean inplikatzen gara

Txanogorritxu haur-eskolak familiaren jarraipen bat dira, horregatik hemendik, gurasoak beraien haurren hezitzaileekin lankidetza estua izan dezaten animatzen ditugu, hauekin erlazio pertsonala izaten. Helburu honekin, familientzako orientazioa eskaintzen da hitzaldi eta konferentzien bitartez, familia tailerrak eta guraso eskolak.

 

Etengabeko komunikazioa sustatzen dugu “Txikiaren Egunerokoaren” bitartez, jarraipen pedagokikoko hiru hilabeteroko batzar eta txostenak

Era berritzaile batean, gure Web aren area pribatuan (intranet), gure egunerokotasuna familiekin partekatzen dugu, gure haurren lan eta bizipenen argazkiak igotzen.

Hezitzaileek eta familiak beharrezko dela uste dutenean hezitzaileekin bilerak hitzartu daitezke, umeen kezka eta garapenari buruz hitz egiteko.

 

Familia eta Haurreskola