Txanogorritxu haurreskolen hezkuntza proiektua - Haurrei irakurtzen irakasteko Doman metodoa
Estimulazio goiztiarraren saioen oinarria haurra jakin-mina galdu baino lehenago bukatzean datza. Haurra gogoz utzi behar dugu, bestela, beste jolasekin bezala, aspertu egingo da.
Saioak laburrak izango dira, 3-10 minutu (haurraren arabera). Domanek birgogoratzen digu, oso garrantzitsua dela Metodoko argibideak hitzez hitz jarraitzea.
Glenn Doman-en irakurtzeko metodoa xx.medeko 60. hamarkadaren erdialdetik erabiltzen da herrialde askotan, hizkuntza ezberdinetan eta hezkuntza bereziko haurrekin emaitza bikainak lortu dira.
Haurrek hitzak irakur ditzakete lehenego urtetik aurrera, esaldiak bigarrenetik eta liburu osoak hirugarren urtetik aurrera. Gakoa da ikasten duten bitartean ondo pasatzea.
Erabiltzen ditugun materialak
Irakurtzen irakasteko xaflak erabiltzen ditugu, kartoi meheekin edo papera baino gogorragoak diren materialekin egiten dira, gogorrak eta iraunkorrak izan behar dute eta.
Egokienak molde edo inprenta letrak dira, handiak eta gorriak edo beltzak. Tamaina eta kolorea haurraren araberakoak izango dira.
Xafla bakoitzak hitz bat izango du, mailatan banatuak:
- Gorputz atalak: burua, oina, eskua, sabela...
- Familia: aita, ama, neba, arreba, osaba...
- Haurraren gauzak: biberoia, pijama, jostailua...
- Haurtzaindegia: mahaia, aulkia, pilota, andereño...
Hitz guztiek lotura izango dute, "ezagutzen dituzten hitzetatik gauza abstraktuetara". Hau da, haurrak ezagutzen duenetik eskuak, sabela, burua... edo bere gauzak, pijama, biberoia... gero ikasgelan ez dauden hitzekin jarraituko dugu, adibidez, ama, aita, neba. Hurrengo pausua, ponte izenak, etxeko gauzak eta klasekidenak izango dira.
Azkenik hitz abstraktuak,animalien izenak, landareak, zuhaitzak... normalean ikusten ez dituzten objektuak.
Xaflak zelan erabili
Oso garrantzitsua da konstantzia eta, gehien bat, ondo pasatzea.
Maila bereko 5 xaflekin egingo dugu lan (ahoa, eskuak, burua...):
Xaflak haurraren aurrean jarriko ditugu modu egokian eta, banan banan aurkeztuko dizkiogu, xafla bakoitzarekin batera izena esango dugu argi eta ozen haurrak entzun eta ikus dezan. Egunero xafla berriak (5) gehituko ditugu, 5 multzo izan arte. Hemendik aurrera gehitzen ditugun multzoak beste baten truke aldatuko dugu.
Egunean 3 saio egingo ditugu, modu honetan hitz bakoitza 15 biderrez erakutsiko diogu. Honekin nahikoa izango da haurrak ikas dezan.
Xafla bakoitzak hitz bat izango du, mailatan banatuak:
- Gorputz atalak: Burua, oina, eskua, sabela...
- Familia: Aita, ama, neba, arreba, osaba...
- Haurraren gauzak: Biberoia, pijama, jostailua...
- Haurtzaindegia: Mahaia, aulkia, pilota, andereño...
Metodoaren erabilera haurraren adinaren arabera:
Haur txikia (2-18 hilabete):
Haurrek ez dute ikusmena guztiz garatzen 8.hilabetera arte, horregatik, garrantzitsua da bere burmuina era egokian estimulatzea.
Haurrak irakurmenean trebatzeko jolasa erabiliko dugu:
- Jostailu erakargarriak erakutsiz eta umea begiez segiaraziz.
- Ezkutaketetan jolastuz.
- Jostailuak manta batekin ezkutatuz, berak aurki ditzan.
Xaflaren tamaina egokia: 15cm x 60cm (Handia).
Letra: 12cm tako altuera, 2cm tako zabalera eta gorriak.
Distantzia egokia: Aurpegirarengandik 45cm tara.
Hitza ondo argituta egon behar du.
18 hilabetetik aurrera
Ikusmena garatua izango dutenez, ez da beharrezkoa izango estimulazioa.
Xaflak txikiagoak izan daitezke. Eta kolore beltza erabiliko dugu.
Xaflaren tamaina egokia: 10cm ko altuera x 60cm ko zabalera.
Letra: 7.5cm ko altuera, 1 o 1.5cm ko zabalera eta beltzak.
Distancia egokia: Aurpegitik 50cm - 1m tara.
3 urtetik aurrera
Adin honetako umeekin gauza aldatu egiten da, ez dutelako informazioa “belaki” baten moduan xurgatzen
Gaitasun handia izan arren, nahiak zehatzagoak dituzte, eta zer interesatzen zaien eta zer ez argi daukate. Horregatik, aldaketa bat barneratuko dugu: Haurraren interesaren araberako hitzak erabili.
Izan daitezke bere denbora-pasak, zaletasunak, gustatzen zaizkion ipuinetako pertsonaiak... Adibidez, ume batek animaliak gustuko baditu, hemendik hasiko gara.