Txanogorritxu Haurreskolen hezkuntza proiektua - Montessori metodoa
Maria Montessori, mediku eta hezitzaile italiarrarentzat, hezkuntzaren helburua haurrek independentzia fisiko eta psikologikoa eskuratzea da, eta haien kabuz pentsatzen ikastea.
Montessori medikuak, Mariaren metodoa haurren ingurua erraztean eta material egokia erabiltzean oinarritzen da, horrek lagunduko baitio, bere kabuz, ezagutza garapenean aurrerapausoak ematen, hezitzaileak behatzaile betelan izango duelarik. Haurraren garapenean lehengo etapak funtsezkoak dira eta, txikiei askatasuna ematea beharrezkoa da aukera ezberdinen artean hauta dezaten; hau da, haurrei haien jakin-min naturala asetzen utzi behar diegu, mundua ezagutu dezaten haien esperientzien bitartez, gainontzekoengandiko informazioa jaso barik.
Txanogorritxu Haurreskoletan haurrak Montessori metodoan hezten ditugu jaiotzetik eskolaurrean hasten direnera arte
Hezkuntza honen helburua, arlo guztietan autonomia lortzea da: intelektuala pentsalari kritikoak heztean, morala eta elkarrekiko errespetuaren bitartez, soziala parekoekin lan egitean, emozionala, mugak eskaintzen dioten segurtasuna, borondatearen hezkuntza eta laguntzarik behar ez izatea.
Heldua behatzailea eta gidaria da; haurrari lagunduko dio beronen ahalegin guztietan. Bere kabuz jarduten, maitatzen eta pentsatzen uzten dio, konfiantza eta barne diziplina garatzen lagunduz.
- Gurasoek eskolarako oinarrizkoak diren osasun zein garbitasun ohituretan esku izan behar dute, umeek ere propio izan dezaten.
- Hezitzaileak metodoan formatua egon behar du eta, behatzaile eta gidariaren funtzioak beteko ditu
Montessori heziketak, jaiotzatik, 18 urte bete arteko hezkuntza-tarteak barne hartzen ditu. Honi esker, curriculum integratzailea lortu du.
Montessori giroa
Montessoriren ingurua haurrei egokituta dago, apal baxuekin eta neurri ezberdineko mahai eta aulkiekin, haurrak bakarka edo taldeka eseri daitezen. Gelak txokotan banatuta daude material ezberdinekin eta, honek mugimendu askatasunean laguntzen du.
Material didaktikoa (zientifikoa) auto-zuzentzalea erabiltzen da, material honen bitartez, bere kabuz esperimentatzen du eta akatsak zuzentzen ditu.
Inguru prestatuak haurrari era librean aukeratzeko askatasuna eskaintzen dio eta, horrek denbora luzeagoan lanean kontzentratuta egoteko aukera emango dio. Momentu hauek ez dira moztu behar.
Askatasuna gelako mugen artean garatuko da bertan sortzen den elkarbizitzarako gizartean. Askatasunak eta autodiziplinak, haurrak euren behar ebolutiboetarako egokiak diren ekintzak aurkitzean eragingo dute. Montessoriren gelak hiru adin tarte ezberdin elkartzen ditu: 3 urte baino txikiagoak (gure Haurreskoletan gertatzen dena), 3 - 6 urte bitartean, 6 - 9 urte bitartean eta 9 - 13 urte bitartean.
Gela integratuek honako hautan laguntzen dute: ikasteko nahian, elkarrenganako errespetuan eta ikasitakoa besteei transmititzeko gaitasunean.
Haurra
Hezitzaile orok “haurra jarraitu” behar du
Haurraren garapena bere inguruan moldatzeko beharretik sortzen da: haurrak sentsua eman behar dio inguruan daukan munduari eta bere burua eraikiko du mundu horren arabera.
Haurrak haurtzaroan 4 maila ebolutibo (garapen mailak) igaroko ditu heldua izan arte. Lau mailak zeharo desberdinak dira , baina aldi berean, osagarriak.
- 1º - Jaiotzatik 6 urtetara arte:
Ezaugarria hau adimen xurgatzaile delakoa da. Bere inguruko alderdi positibo eta negatibo guztiak xurgatzen ditu baita kultura eta hizkuntza ere. - 2º - 6–12 urte bitartean:
Mundua esploratzen du bere irudimena eta pentsamendu abstraktuarekin, adimenarekin dena arrazoituz. - 3º - 12-18 urte bitartean:
Nerabeak, adimen humanistikoa dauka, gizartea ulertzeko eta, bertan zer ekarpen izango duen jakiteko desiratzen dago - 4º - 18-24 urte bitartean:
Helduak mundua espezialistaren buruarekin esploratzen du hor bere lekua bereganatzen
Montessorik, gidaria deiturikoak, harrak banan behatzen ditu, bere beharrak, ahalmenak eta interesak eta, honen arabera, lan adimentsuak egiteko aukera ematen dizkio. Hezitzailearen helburua gero eta esku-hartze gutxiago edukitzea izango da.
Behatzaileak ez du ez zigorrik ez saririk emango, asebetetzea norberarena izango da eta, haurrak egindako lanetik sortzen da.
Haurraren garapena aurrera joan ahala, behatzaileak material eta ekintza ezberdinak barneratuko ditu era indibidualean edo taldeka. En los años más avanzados, cada niño confecciona al comienzo de la semana una lista de objetivos y luego administra su tiempo durante la semana de forma de cumplirlos. No es la guía sino haurra bera izango da bere garapen eta ikaskuntzaren erantzule.
Montessori “curriculum”-a
Jaiotzatik 3 urtetara arte
Haurraren lehengo hiru urteetan bere garapenaren oinarriak finkatzen dira. Prozesu hau haurraren adimen xurgatzailea dela eta izaten da, esperientziak, harremanak, emozioak, irudiak, hizkuntza, kultura... barneratzen ditu zentzumenen eta bizipearen bitartez. Esperientzia hauek burmuinari forma ematen diote. Etapa honetan mintzamenaren garapenak, mugimendu koordinatuek eta independentziak konfiantza ematen diote haurrari, bere potentzialaz jabetzen dira baieta gizartean daukaten lekuaz ere.
3–6 urte bitartean
Gelan lan egiteko lau arlo:
- Praktikotasuna bizitzan
- Sentsoriala
- Hizkuntza
- Matematika
6–12 urte bitartean
Gizon-emakumeen adimen eta garapenaren ikuspegi historikoa, ebolutiboa eta integrala.
Maria Montessoriren gurasoentzako 19 agindu
- Haurrak inguratzen duenetik ikasten du.
- Haurra asko kritikatzen baduzu, epaitzen ikasiko du.
- Haurra goraipatzen baduzu, balioztatzen ikasiko du.
- Etsaitasuna erakusten badiozu, borrokatzen ikasiko du.
- Haurrarekin zuzena bazara, zuzena izaten ikasiko du.
- Haurrari barre egiten badiozu, haur lotsatia izango da.
- Haurra seguru sentitzen bada, beste pertsonengan konfiantza sentituko du.
- Haurra iraintzen baduzu, errudun sentituko da.
- Haurraren ideiak onartzen badituzu, bere buruarekin ondo sentituko da.
- Haurrarekin amore ematen badugu, pazientzia zer den ikasiko du.
- Haurra adoretzen badugu, segurtasuna izango du.
- Haurra maitatua sentitzen bada, maitatzen ikasiko du.
- Ez hitz egin txarto haur bati buruz, hurbil nahiz urrun egon.
- Haurraren garapen positiboan kontzentratu, negatiboak lekua izan ez dezan.
- Zure seme-alaba entzun, eta galderei erantzun.
- Zure seme-alaba errespetatu, nahiz eta akats bat egin duen.
- Haurra laguntzeko prest egon behar duzu zer edozer bilatzeko behar bazaitu , baina berak topatu badu, desager zaitez.
- Lagundu barneratzen berak barneratu ezin izan duena.
- Haurrarekin hitz egiten duzunean, egin ezazu beti modurik onenean.