Haurreskolak

Barakaldoko Txanogorritxu haureskola

Hemen ezagutuko dituzue Barakaldoko Txanogorritxu haureskolako zenbait datu, non zuen umeek ikasten eta ondo pasatzen haziko diren.

Bekak eta familientzako laguntzak. Eusko Jaurlaritzako hezkuntza sailak baimendutako Txanogorritxu haur eskolak

Eusko Jaurlaritzak eskaintzen dituen diru laguntzekin, umeen heziketa gastuei aurre egin ahal izango diezue. Eskolako material erosketak, janaria eta zentroko kuotak ordain daitezke laguntza hauei esker. Barakaldoko Txanogorritxutik izapideak betetzen lagunduko dizuegu, goza dezazuen.

[+] Informazio gehiago

320 metro karratu dituen lokal batean kokatuta dago Barakaldoko Txanogorritxu haureskola. Honi esker umeek gune zabaletaz goza dezakete haien zaintzetarako eta klase ezberdinetan bananduta egon ahal izateko.

Barakaldoko Txanogorritxu haureskola trafikotik aldenduta dagoen oinezko gunean dagoen plazan kokatuta dago, non umetxoekin kalera joan gaitezke jolastera kotxeetaz arduratu gabe. Gainera, sarreratik 30 metro baino gutxiagora parkin bat dago. Desierto plazan, Galindoko gunean, geltokitik hurbil leku ezin hobea da.
Ikasgelak:

  • 0-1 urte bitarteko ikasgela bat
  • 1-2 urte bitarteko ikasgela bi
  • 2-3 urte bitarteko ikasgela bat
  • Kanpoko jolas patioa
  • Jantokia/zenbait ekintzetarako gela bat

Barakaldoko Txanogorritxu Haur Eskoletakoko abantailak:

  • Material seguruak
  • Hezkuntza-proiektu paregabea
  • Dieta orekatua
  • Web cam-ak
  • Ozonizazioa, ingurune garbiko kalitatea
  • Zoru-erradiatzailea, ingurune erosoa
  • Leku zabaleko haureskola
  • Arreta goiztiarreko lan taldea
  • Tituladun hezitzaileak
  • Hizkuntzak
  • Psikomotrizitate estimulazioa
  • Haurren keinu komunikazioa
  • Guraso eskola eta familien formakuntza